Egun on lagunak! Euskalduna izatea zein nekeza den abesten dugu tarteka. Eta arrazoirik ez zaio falta ondokoa bezalako albisteei erreparatuta... ❗️Euskara gehiago dakiten irakasleei zenbait lanpostu ukatzen jarraituko du Jaurlaritzak, Arartekoak eskatutakoaren aurka https://labur.eus/vvobs3ra 🛑 2003tik, 137 emakume erail dituzte Euskal Herrian indarkeria matxistaren eraginez https://labur.eus/izsazxmq (Gedar) 🌳 Maputxe ekintzaile ekologista “indarberrituta” itzuli da Artatza Parkera https://labur.eus/kuapnxet (Hiruka) 📺 Baionako zapatuko manifestazioaz: Euskararen garaia da! https://labur.eus/2hc6gzre (Kanaldude) Eta bide batez, hauteskundeei begira jarrita Goizean argi buletina. Alderdi jeltzalea aztergai. EAJ, bostekoaren bila https://labur.eus/zu1zn7go Laster artio!
Open in Telegram
ARGIA
Kazetaritza independentea, txikitik eragiten... Telegramen ere bai. 😊 Gure lana estimatzen baduzu, ARGIAko kide egitera animatu nahi zaitugu: nahi duzun diru ekarpena egin eta bueltan nahi duzuna eskatzeko aukera duzu. https://www.argia.eus/eginargiakoa
Average views per post by day
By publication day
Show as table
| Date | Avg views per post |
|---|---|
| Nov 23, 2026 | 1,204 |
| Nov 24, 2026 | 1,238 |
| Nov 25, 2026 | 1,050 |
| Nov 26, 2026 | 551 |
Most viewed this month
- 01Views1.31KForwards—Reactions12Comments—
- 02Views1.26KForwards—Reactions5Comments—
- 03Views1.26KForwards—Reactions8Comments—
- 04Views1.24KForwards—Reactions6Comments—
Latest posts
Gaurko egunez duela 50 urte, 1976an... Maialen Lujanbio bertsolaria jaio zen Hernanin, Gipuzkoan. Bertsolaritza eraldatu zuten bertso-eskolek 1990eko hamarkadan eta bertako ikasle izaki, 15 urterekin hasi zen plazaz plaza, bere belaunaldiko gazteekin batera. 2003an Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen. 2009an Txapelketa Nagusia irabazi zuen eta Euskal Herriko txapela janzten lehen emakumea (eta oraingoz bakarra) izan zen. 2017 eta 2022an ere errepikatu zuen garaipena. Arte Ederretan lizentziatua, hitzekin performantzeak ere egiten ditu, esaterako RR emanaldian. Gehiago: 1883: Sojoumer Truth hil zen AEBetan, esklabu ohi eta ekintzaile abolizionista https://labur.eus/e80vjgs9 1938: Gerratik ihes egindako haurren Basque Boys futbol taldeak lehen partida jokatu zuen Galesen https://labur.eus/ulkh0a5b 🗓 Efemerideak gustuko dituzu? 2027ko ARGIAren egutegian egunero berri bat izango duzu. Eskuratu hemen!
Open in TelegramLibanok muturreko egoera bizi du, herrialdeko krisi ekonomikoari humanitarioa ere batu baitzaio; bertan daude milaka siriar errefuxiatu, hamarkada luzea beteta. Egoerak eraman ditu familia asko haurrak lanean jartzera: ia 20.000 errefuxiatu adin txikiko ari dira lanean bertan. ✍️📸 Lucas Vallecillos fotokazetariaren erreportajea, Libanotik Siriar errefuxiatuak Libanon: Haurren lanaren haztegi
Open in Telegram😷 Zer ari gara arnasten? Bada, Bilboko zenbait auzotan ezer onik ez. Kromoa, zinka, beruna… ikerketa batek metal astunen balio oso altuak neurtu ditu Bilboko auzoetan https://labur.eus/usdqjdrl ❗️Bilboko 7Katu gaztetxea desalojo arriskuan dagoela ohartarazi dute https://labur.eus/hkycnacg 🇨🇳 Shenzheneko goi-bilkuran agiriak baino gehiago adierazi zuen protokoloak (Mikel Aramendi) https://labur.eus/t2lzhwaa ✏️ "Zakurrak ez du zakurrik jaten", Behe Bandaren 'Barra warroak' sailetik ale berria https://labur.eus/pzjiivgd Ondo segi!
Open in TelegramKaixo, lagunok! 👉 EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio Osakidetzari LEPeko euskarazko azterketetako akats larriengatik https://labur.eus/f05mwhr4 ❗️ Sei adin txikikori sexu erasoak egiteagatik kartzelara joango da Osasunako behatzaile ohi Guillermo del Soto https://labur.eus/cxmsyp1f 🟣 Gisèle Pelicoten irudi intimoak zabaldu dituzte indarkeria matxistaren biktima denik auzitan jartzen duen liburu bat promozionatzeko https://labur.eus/ajkq8caf 👮♂️ Ertzaintzak ikurrina bat zaborretara botatzeagatik Zupiriak azalpenak eman beharko ditu Eusko Legebiltzarrean https://labur.eus/2uffit1i Eta bi iritzi-artikulu, A25aren harira: ✍️ Gorputz eta lurraldeetatik borrokan ari gara (Euskal Herriko Bilgune Feminista): https://labur.eus/1vxtwxmp ✍️ Indarkeria matxistaren kontra borrokatu! (Ipar Euskal Herriko Itaia): https://labur.eus/ubbfp3yx Gero arte!
Open in Telegram📬 ARGIA 2.987 | Haur langileak Libanon: belaunaldi oso bati lapurtutako etorkizuna Lucas Vallecillosen erreportajea, Libanotik. Horrez gain: Amaia Lasa idazleari elkarrizketa, artilea glaziarren urtzea geldiarazteko... ⤵️ Azaleko argazkia: Lucas Vallecillos WEB | https://www.argia.eus/hemeroteka/argia/2987
Open in Telegram👋🏽 Asteazken on, ARGIAzale: 🏥 Osakidetzako oposizioen inguruan hasiko dugu eguna gaur ere: 🔸 Batetik, euskarazko milaka akats larri agerian utzi dituen ikerketan aritu den LABeko Txutxin Oñate elkarrizketatu dugu: “Hain da handia eskubide urraketa oposizioetan, non euskaldunok ez dugun azterketarik egiten euskaraz”: https://labur.eus/2h0vadgh 🔸 Bestetik, Osakidetzako Langileen eta Talentuaren Zuzendari Josune Retegiren iritzi artikulua: "Euskara osakidetzako EPEetan: benetako konpromisoa, beharrezko aurrerapausua": https://labur.eus/8xovglga Gaiari lotuta, akatsaren lehen fasea izan ohi denaz Goizean argi buletina. Ukazioak ez du zauririk ixten https://labur.eus/pljwqne4
Open in TelegramGaurko egunez 1975ean... Angel Esparza dimarra hil zuen Guardia Zibilak, Franco hil osteko lehen heriotza. 28 urteko mutila Madrildik autostop eginez Bilbora zihoan, eta Legutio inguruan utzi zuen gidariak. Diego Gabarri madrildarrarekin zihoala, Guardia Zibilak susmagarritzat jo zituen. Altoa jo eta gazteek ihesari eman ziotela esan zuen Poliziak, eta horregatik egin zutela tiro. Familiari ez zioten hilketaren berri eman hurrengo egunera arte, eta gazteak “istripu” bat izan zuela eta ospitalean larri zegoela esan zioten. Bertsio ofiziala gazteen izen ona zikintzen ahalegindu zen, gaizkileak zirela esanez. Ez zuten sekula inor ikertu ez zigortu krimen horregatik. Gehiago: 2016, duela 10 urte: Fidel Castro Kubako presidentea hil zen Habanan https://labur.eus/y1x1kay6 🗓 Efemerideak gustuko dituzu? 2027ko ARGIAren egutegian egunero berri bat izango duzu. Eskuratu hemen!
Open in TelegramJakin-min handiko pertsona da Natalia Petracca Vidal (Montevideo, 1973), eta helburu soziala duten gauzak egiteko gogoz dago. Haurra zelarik erredura handiak izan zituen azalean. Proaktiboa Resiliencia Activa [Proaktiboa Erresilientzia Aktiboa] elkartea sortu du, bere esperientziatik abiatuta, erredura handiak dituzten pertsonei eta haien ingurukoei babesa eskaintzeko eta bidean laguntzeko. Garrantzi handia ematen dio komunitatearen indarrari. “Utzi ni neu izaten, eta ikusiko duzu nola erakutsiko dizudan bide eder eta aberasgarri bat” ✍️ Olaia L. Garaialde 📷 Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA
Open in TelegramConnections
Similar channels
FemiNews ♀#NiUnaMenos #AportaOAparta@feminismosNews and media5.62K
UGT Comunicación@ugt_esNews and media6.11K
Барселона в деталях@barcelona_actualNews and media6.6K
NacióDigital@naciodigitalNews and media7.8K
Испанский Амиго • Новости Испании@amigokononNews and media7.91K
elnacionalcat@elnacionalcatNews and media8.05K
20 minutos@noticias_20minutosNews and media8.26K
El Món@elmondiariNews and media3.79K