Egun on lagunak! Euskalduna izatea zein nekeza den abesten dugu tarteka. Eta arrazoirik ez zaio falta ondokoa bezalako albisteei erreparatuta... ❗️Euskara gehiago dakiten irakasleei zenbait lanpostu ukatzen jarraituko du Jaurlaritzak, Arartekoak eskatutakoaren aurka https://labur.eus/vvobs3ra 🛑 2003tik, 137 emakume erail dituzte Euskal Herrian indarkeria matxistaren eraginez https://labur.eus/izsazxmq (Gedar) 🌳 Maputxe ekintzaile ekologista “indarberrituta” itzuli da Artatza Parkera https://labur.eus/kuapnxet (Hiruka) 📺 Baionako zapatuko manifestazioaz: Euskararen garaia da! https://labur.eus/2hc6gzre (Kanaldude) Eta bide batez, hauteskundeei begira jarrita Goizean argi buletina. Alderdi jeltzalea aztergai. EAJ, bostekoaren bila https://labur.eus/zu1zn7go Laster artio!
Открыть в TelegramПосты канала ARGIA
Gaurko egunez duela 50 urte, 1976an... Maialen Lujanbio bertsolaria jaio zen Hernanin, Gipuzkoan. Bertsolaritza eraldatu zuten bertso-eskolek 1990eko hamarkadan eta bertako ikasle izaki, 15 urterekin hasi zen plazaz plaza, bere belaunaldiko gazteekin batera. 2003an Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen. 2009an Txapelketa Nagusia irabazi zuen eta Euskal Herriko txapela janzten lehen emakumea (eta oraingoz bakarra) izan zen. 2017 eta 2022an ere errepikatu zuen garaipena. Arte Ederretan lizentziatua, hitzekin performantzeak ere egiten ditu, esaterako RR emanaldian. Gehiago: 1883: Sojoumer Truth hil zen AEBetan, esklabu ohi eta ekintzaile abolizionista https://labur.eus/e80vjgs9 1938: Gerratik ihes egindako haurren Basque Boys futbol taldeak lehen partida jokatu zuen Galesen https://labur.eus/ulkh0a5b 🗓 Efemerideak gustuko dituzu? 2027ko ARGIAren egutegian egunero berri bat izango duzu. Eskuratu hemen!
Открыть в TelegramLibanok muturreko egoera bizi du, herrialdeko krisi ekonomikoari humanitarioa ere batu baitzaio; bertan daude milaka siriar errefuxiatu, hamarkada luzea beteta. Egoerak eraman ditu familia asko haurrak lanean jartzera: ia 20.000 errefuxiatu adin txikiko ari dira lanean bertan. ✍️📸 Lucas Vallecillos fotokazetariaren erreportajea, Libanotik Siriar errefuxiatuak Libanon: Haurren lanaren haztegi
Открыть в Telegram😷 Zer ari gara arnasten? Bada, Bilboko zenbait auzotan ezer onik ez. Kromoa, zinka, beruna… ikerketa batek metal astunen balio oso altuak neurtu ditu Bilboko auzoetan https://labur.eus/usdqjdrl ❗️Bilboko 7Katu gaztetxea desalojo arriskuan dagoela ohartarazi dute https://labur.eus/hkycnacg 🇨🇳 Shenzheneko goi-bilkuran agiriak baino gehiago adierazi zuen protokoloak (Mikel Aramendi) https://labur.eus/t2lzhwaa ✏️ "Zakurrak ez du zakurrik jaten", Behe Bandaren 'Barra warroak' sailetik ale berria https://labur.eus/pzjiivgd Ondo segi!
Открыть в TelegramKaixo, lagunok! 👉 EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio Osakidetzari LEPeko euskarazko azterketetako akats larriengatik https://labur.eus/f05mwhr4 ❗️ Sei adin txikikori sexu erasoak egiteagatik kartzelara joango da Osasunako behatzaile ohi Guillermo del Soto https://labur.eus/cxmsyp1f 🟣 Gisèle Pelicoten irudi intimoak zabaldu dituzte indarkeria matxistaren biktima denik auzitan jartzen duen liburu bat promozionatzeko https://labur.eus/ajkq8caf 👮♂️ Ertzaintzak ikurrina bat zaborretara botatzeagatik Zupiriak azalpenak eman beharko ditu Eusko Legebiltzarrean https://labur.eus/2uffit1i Eta bi iritzi-artikulu, A25aren harira: ✍️ Gorputz eta lurraldeetatik borrokan ari gara (Euskal Herriko Bilgune Feminista): https://labur.eus/1vxtwxmp ✍️ Indarkeria matxistaren kontra borrokatu! (Ipar Euskal Herriko Itaia): https://labur.eus/ubbfp3yx Gero arte!
Открыть в Telegram📬 ARGIA 2.987 | Haur langileak Libanon: belaunaldi oso bati lapurtutako etorkizuna Lucas Vallecillosen erreportajea, Libanotik. Horrez gain: Amaia Lasa idazleari elkarrizketa, artilea glaziarren urtzea geldiarazteko... ⤵️ Azaleko argazkia: Lucas Vallecillos WEB | https://www.argia.eus/hemeroteka/argia/2987
Открыть в Telegram👋🏽 Asteazken on, ARGIAzale: 🏥 Osakidetzako oposizioen inguruan hasiko dugu eguna gaur ere: 🔸 Batetik, euskarazko milaka akats larri agerian utzi dituen ikerketan aritu den LABeko Txutxin Oñate elkarrizketatu dugu: “Hain da handia eskubide urraketa oposizioetan, non euskaldunok ez dugun azterketarik egiten euskaraz”: https://labur.eus/2h0vadgh 🔸 Bestetik, Osakidetzako Langileen eta Talentuaren Zuzendari Josune Retegiren iritzi artikulua: "Euskara osakidetzako EPEetan: benetako konpromisoa, beharrezko aurrerapausua": https://labur.eus/8xovglga Gaiari lotuta, akatsaren lehen fasea izan ohi denaz Goizean argi buletina. Ukazioak ez du zauririk ixten https://labur.eus/pljwqne4
Открыть в TelegramGaurko egunez 1975ean... Angel Esparza dimarra hil zuen Guardia Zibilak, Franco hil osteko lehen heriotza. 28 urteko mutila Madrildik autostop eginez Bilbora zihoan, eta Legutio inguruan utzi zuen gidariak. Diego Gabarri madrildarrarekin zihoala, Guardia Zibilak susmagarritzat jo zituen. Altoa jo eta gazteek ihesari eman ziotela esan zuen Poliziak, eta horregatik egin zutela tiro. Familiari ez zioten hilketaren berri eman hurrengo egunera arte, eta gazteak “istripu” bat izan zuela eta ospitalean larri zegoela esan zioten. Bertsio ofiziala gazteen izen ona zikintzen ahalegindu zen, gaizkileak zirela esanez. Ez zuten sekula inor ikertu ez zigortu krimen horregatik. Gehiago: 2016, duela 10 urte: Fidel Castro Kubako presidentea hil zen Habanan https://labur.eus/y1x1kay6 🗓 Efemerideak gustuko dituzu? 2027ko ARGIAren egutegian egunero berri bat izango duzu. Eskuratu hemen!
Открыть в TelegramJakin-min handiko pertsona da Natalia Petracca Vidal (Montevideo, 1973), eta helburu soziala duten gauzak egiteko gogoz dago. Haurra zelarik erredura handiak izan zituen azalean. Proaktiboa Resiliencia Activa [Proaktiboa Erresilientzia Aktiboa] elkartea sortu du, bere esperientziatik abiatuta, erredura handiak dituzten pertsonei eta haien ingurukoei babesa eskaintzeko eta bidean laguntzeko. Garrantzi handia ematen dio komunitatearen indarrari. “Utzi ni neu izaten, eta ikusiko duzu nola erakutsiko dizudan bide eder eta aberasgarri bat” ✍️ Olaia L. Garaialde 📷 Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA
Открыть в Telegram👋🏽 Kaixo, lagunok: 🏥 Osakidetzak salaketak ukatu eta ziurtatu du hizkuntzen arteko “berdintasun eraginkorra bermatzen” duela: https://labur.eus/vamz7bnq ⚖️ Baionak Frantziako Estatu Kontseilura joko du, euskara ofizialtzeko deliberoa defendatzeko: https://labur.eus/sdxtxabd 🌎 Garraio publiko duina aldarrikatzeko bira egin du Jauzi Ekosozialak: https://labur.eus/npx5ul4m 💣Ehunka ikastetxek bonba-mehatxuak jaso dituzte Alemanian eta Danimarkan: https://labur.eus/jotwi9bz 🔸Gazako lurraldearen %99 kutsatuta dago, Israelen eraso militarren ondorioz: https://labur.eus/dj8wdknn
Открыть в TelegramEguerdi on, ARGIAzaleok! ❗️Sestaoko Vicinay enpresako zuzendaritzak 60 langile kaleratuko ditu, eta langileei borondatezkoen zerrenda eskatu die, igandea baino lehen https://labur.eus/gcpln3qh ‼️ Gasteizko Arrazakeriaren Kontrako Asanbladak hiriko taberna bat salatu du praktika arrazistengatik, eta boikota egitera deitu du https://labur.eus/rn286ugh ⚖️ Donostian albiste onak: adin txikiko bi dituen familia baten etxegabetzea geldiarazi dute https://labur.eus/oanyjje9 💻 Eta Galiziatik hezkuntza albiste hau: AA eta teknologia digitala arautu dute, erabaki aitzindaria https://labur.eus/vpp4lftr
Открыть в TelegramEgun on. Hariari tiraka jarraitzen dugu: ⚠️ Osakidetzako oposizioetako examinak atzertu ditu ARGIAk: Euskaraz 19 kilorekin jaiotako haurra, larritasunaren ordez “grabitatea” edo zuzenaren ordez “okerra”... https://labur.eus/3qn3pdla Gaiari lotuta, Goizean argi buletina. Azterketa ona ala azterketa euskalduna? https://labur.eus/enswkiu4 Horrez gain: 🤝 Osasun arloko intersindikalak akordioa erdietsi du Osasunbidearekin (Euskalerria Irratia) https://labur.eus/io2ftsjv 💻 Latxa 3: gaitasun bikainak (Sustatu) https://labur.eus/gyefgtul Egun ona izan!
Открыть в TelegramGaurko egunez duela 25 urte, 2001ean... Software Libreari Buruzko I. Euskal Mintegia antolatu zuten Eibarren. Aretoa mukuru bete zuten 60 lagunek hartu zuten parte UEUren Informatika Sailak antolatutako mintegian. Hitzaldi eta mahai-inguruen bueltan, software askearen egoeraren eta aukeren inguruan hausnartzen aritu ziren, baita abian ziren proiektuak ezagutzen ere. Hemen Nestor Garay antolatzailearekin elkarrizketa Euskaldunon Egunkarian. Gehiago: 1522: Nafarroako Pedro mariskala hil zuten Valladoliden, preso zeukatela https://labur.eus/oehjmx9a 🗓 Efemerideak gustuko dituzu? 2027ko ARGIAren egutegian egunero berri bat izango duzu. Eskuratu hemen!
Открыть в Telegram🚨INOR EZ DA ILEGALA | Politika eta mezu erreakzionarioak nagusi diren honetan, ekimen eta diskurtso alternatiboak garatzeko eta justizia sozialaren aldeko borrokan bat egiteko beharra agerikoa da. Erosten duzun produktu bakoitzarekin, ekarpen ekonomikoa egingo diozu Mbolo Moye Doole elkarteari. Mboloko kideek Poliziaren jazarpena bizi dute Bilbon, eta isun eta prozesu judizial gogorretan murgilduta daude. Horri aurre egiteko erabiltzen dute dirua, baita etorri berriari, bolada txar bat igarotzen ari denari, gehien behar duenari… laguntzeko ere. 🔸Eskuratu ARGIAren Azokan eta inorezdailegala.eus atarian Batu zaitez aldarrikapenera!
Открыть в TelegramFernanda Neculman. Maputxearen urguilu zuzena. Garabideren Aditu Programaren bidez heldu da Euskal Herrira. Hitz egiten hasi, hizkuntzara heldu nahi, baina maputxe herriak eta bere familiak bizi izandako arpilatzea kontatu digu. "Maputxe herriaren kontrako estigmatizazio, arrazakeria eta jazarpen testuinguruan, gure identitateari eustea, maputxe garela ahoz gora esatea, adore ekintza da oraindik". ✍️Miel A. Elustondo “Maputxe garela ahoz gora esatea adore ekintza da oraindik”
Открыть в Telegram🎧 Arnasa hartzeko apenas astirik gabe aritu ziren bertsolariak Donostiako finalaurrekoan larunbatean. Eta publikotik adi adi begira gure lau protagonistak: Nola hartzen dute arnasa bertsolariek? Noiz? Kantukideei uzten ote diete airerik hartzen? Goi-arnasa non topatzen dute? Baina asteroko analisiez gain, bertso ikastaro aurreratu bat ere badakarte. Has gaitezen kantuan ⤵️ BTLN 1x05: Donostiako saioa Gozatu!
Открыть в TelegramArratsalde on, webgunean argitaratu berri ditugun zenbait berri jarraian: ‼️ Amnistia eman diote azkenean Carles Puigdemonti, eta etxera itzuliko da https://labur.eus/oewx5gfr ⚠️ 🚙 Eskuin muturrak sustaturiko Canon Français-en aurkako herri harresiaren lehen irizpideak jakinarazi dituzte https://labur.eus/ovosxs6l 👎 Neholako akordiorik gabe bukatu da klimaren COP31 https://labur.eus/f7iunk9z 🎤 ANALISIA | Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026: Zer? (Oihana Arana) https://labur.eus/4tuvaqq1 Eta buletina borobiltzeko, Gorka Bereziartuaren 'Ezetz astea ondo bukatu' Gezurren lauhazka https://labur.eus/ybchkn2c
Открыть в TelegramKaixo lagunok, Osakidetzan milaka pertsona parte hartzen ari diren oposizioetan euskaldunak baztertzen ari dira: ‼️ Euskarazko milaka akats larri utzi ditu agerian LABek Osakidetzako LEP erraldoiaren ikasmaterial eta azterketetan https://labur.eus/y1dqekay ‼️ Osakidetzari akatsen berri eman arren, ez dituztela zuzendu salatu dute https://labur.eus/jfb9puxy Informatzen jarraituko dugu.
Открыть в Telegram